2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

NOIZ AHAZTU GARA HAURRETAZ?



Gaur egun, herri edo hirietara joaten garenean, “seguru” sentitzen gara hainbat eta hainbeste “segurtasun neurrirekin”. Baina kontrola ezartzen da segurtasunaren izenean. Ahala herritar guztiok kontrolpean gaude, fikziozko segurtasun bat jasaten. 

Antzeko zerbait gertatzen dela esango genuke haur eta helduen egoerarekin. Haurrak kontrolpean edukitzeko, segurtasuna jartzen dugu aitzakia bezala, honela, gure alboan izan nahi ditugu gain-babesez baldintzaturik. 

Honela, haurrentzako teorikoki eginak dauden lekuak, helduak lasaitzeko eta haurrak kontrolpean izateko lekuak izan ohi dira. Adibide dugu parkeak; bertan, mugimendu sistematikoak ematen diren plastikozko gailuak ditugu, noski, segurtasunez beterik, bertan “askatasunez” ibili ahal izateko. Askatasuna deituko diogu hesiz betetako parke mugatu bati, hortaz, kaiola batean dagoen txoria  aske dago baita, kaiola barnean "aske".

Askotan, haurrak gure bizitzara moldatzen ditugu, honela, heldu txikiak prestatuz. Haurrei ez diegu haur uzten izaten baizik eta etorkizuneko heldu prestatzen ari gara haien orainean pentsatu gabe. Honela, gure bizitzara baldintzatzen ditugu; gaur egun tabernak “haur eskola txikiak” bilakatu direlarik. 

Gure herriak helduentzako prestaturik daude, etorkizuneko heldu bilakatuko diren horietaz ahaztuz, honela, hauentzako lekuak ere helduek pentsaturik sortzen dira. Egun, ez da haurren hitza kontuan hartzen, ez diegu haurrei adierazpen askatasuna bermatzen, ez diegu erabakiak hartzen uzten, ez diegu herritar aktibo izaten uzten. Hortaz, non egongo da geroko autonomia eta independentzia? Nola lortuko dugu gure haurrek demokrazia zer den jakitea guk inposaturiko txokoetan baldin badaude?

Has gaitezen haurrei entzuten.


https://www.youtube.com/watch?v=M8lJvHksemQ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina